Zenbakitzailea
Ikerketa eta garapen esperimentaleko jarduerekiko lotura zuzena duten pertsonen kopurua neurtzen du, ardura-maila edozein dela ere (ikertzaileak, teknikariak edo laguntzaileak). DOBn diharduten langile kopurua kalkulatzeko, erabateko dedikazioa duten langileak (gutxienez haien lanaldiaren %90 I+G arloko jardueretara bideratzen dutenak) gehi dedikazio partzialeko langileek I+G jardueretara (gutxi gorabehera beren lanaldiaren %10 eta %90 artean I+G arloko jardueretara bideratzen duten pertsonak) bideratzen duten denboraren zatikiak gehituz lortzen da.
Izendatzailea
Ondasunak edo zerbitzuak ekoizteko eskulana osatzen duten 16 urteko edo gehiagoko pertsonen kopurua (landunak), edo ordaindutako enplegua bilatzeagatik horretarako prest daudenena (langabeak).
Iturria
Eustat. Ikerketa eta garapen estatistika; Eustat. Jarduerarekin lotuta biztanleriari egindako inkesta; Eurostat. Statistics on research and development; INE. I+G estatistika.