Zenbakitzailea
Produktu berrien edo nabarmen hobetutako produktuen salmentak eragindako fakturazioa, jakintza-intentsitate handiko sektoreetako 10 langile edo gehiagoko enpresetan.
Izendatzailea
Jakintza-intentsitate handiko sektoreetan 10 langile edo gehiagoko enpresen fakturazio osoa.
Iturria
Eustat. Berrikuntza inkesta; Europako Batzordea. Community Innovation Survey (CIS) (Oharra: EB-27ko daturik gabe 2019 eta 2021 urteetan. Espainiako daturik gabe 2021.urtean.); INE. Berrikuntza inkesta.
Jakintza-intentsitate handiko sektoreak honako JESN-2009 kodeekin bat datoz, industria eta zerbitzu aurreratuak barne hartzen dituztenak: erauzketa-industriak (05-09), manufaktura-industria (10-33), energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta aire girotuaren hornidura (35), ur-hornidura, saneamendu-jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa (36-39), handizkako merkataritza (46), garraioa eta biltegiratzea (49-53), edizioa (58), telekomunikazioak (61), programazioa, aholkularitza eta beste informatika-jarduera eta informazio-zerbitzu batzuk (62-63), finantza eta aseguru jarduerak (64-66), jarduera teknikoak, zientifikoak, publizitatea eta merkatu-azterketak (71-73).