Esportazioak herrialde baten lehiakortasun-gaitasunaren isla dira. Euskadi bezalako ekonomia garatu batek bere produktuetan balio erantsi handiagoa emanez lehiatu beharko luke eta, horretarako, I+G eta berrikuntza beharrezko elementuak dira.
Deskripaben teknikoa
Esportazioak sektorearen maila teknologikoaren arabera sailka daitezke. Teknologia altuko (aeronautika, farmazeutika, etab.) eta teknologia ertain-altuko (automobilgintza, makinak, ekipamendu-ondasun elektrikoak, etab.) sektoreetako esportazioetan dago I+Garekiko eta berrikuntzarekiko lotura zuzenagoa.