Zenbakitzailea
Barne egindako I+G arloko gastu agregatua, finantzaketa iturriaren edo I+G gauzatzen duen erakunde motaren arabera sailka daiteke.
- Finantzaketa iturriaren arabera, kolektibo hauek identifika ditzakegu: a) Enpresak, b) Administrazio publikoak (Estatuko Administrazio Orokorra, Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiak), c) Nazioartekoa (finantzaketa publikoa eta pribatua), d) Beste iturri batzuk (unibertsitateak eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuk).
Oharra: EB-27ko daturik gabe 2021erako.
- Gauzatzen duten erakundeen arabera, kolektibo hauek identifika ditzakegu: a) Enpresak, b) Teknologia zentroak eta ikerketa kooperatiboko zentroak, c) Unibertsitateak eta beste eragile batzuk, hala nola, BERCak eta goi mailako LH, d) Administrazioa eta ospitale publikoak, e) Beste batzuk, irabazi-asmorik gabeko erakundeak barne.
Izendatzailea
I+Gko barne gastua guztira.
Iturria
Eustat. Ikerketa eta garapen estatistika; Eurostat. Statistics on research and development; INE. I+G estatistika.