Esparru programak hiru zutabe nagusietan banatutako egitura du:
I. Zutabea: Zientzia Bikaina
Zutabe honen helburua EBko oinarri zientifikoaren bikaintasuna indartzea eta zabaltzea da, baita Europako Ikerkuntza Esparrua (ERA) sendotzea ere, ikerketa- eta berrikuntza-sistema lehiakorragoa izan dadin.
II. zutabea: Industria lidergoa
Zutabe honen helburua da etorkizuneko enpresen oinarri izango diren teknologien eta berrikuntzen garapena bizkortzea eta Europako ETE berritzaileei munduko enpresa lider bihurtzen laguntzea.
III. zutabea: Erronka sozialak
Zutabe honen helburua da gaur egungo gizarte-arazoetarako irtenbide berriak eta sinesgarriak garatzea, arlo, teknologia eta diziplina desberdinetatik datozen ezagutzak batuz, gizarte-zientziak eta humanitateak barne.
Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusiH2020 parte-hartzailearen gida. CDTI
Beste batzuk
Ikerketa Zentro Bateratuaren (JRC) ekintzak, Berrikuntza eta Teknologiako Europako Institutuaren (EIT) ekintzak eta zeharkako ekintzak, 'Bikaintasuna eta parte-hartzea zabalduz' eta 'Zientzia gizartearekin eta gizartearentzat'.
Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusiH2020 parte-hartzailearen gida. CDTI