Euskadi, berrikuntza-maila altuko eskualdea

Europako Batzordeak aldizka neurtzen du europako eskualdeek berrikuntzaren arloan duten errendimendua, Regional Innovation Scoreboard (RIS) adierazle sintetikoaren bidez. RISak lau kategoriatan sailkatzen ditu eskualdeak: liderrak berrikuntzan, berrikuntza-maila handia, berrikuntza-maila ertaina eta berrikuntza-maila apala. Azken edizioak, 2021ean argitaratua, berrikuntza handiko eskualde gisa sailkatzen du Euskadi (ikusi txostena hemen).

Deskribapen teknikoa

Euskadiren posizionamendua RIS 2021 adierazlean

Euskadi da RIS 2021ean kokapen onena duen autonomia-erkidegoa, eta Madrilgo Erkidegoarekin batera berrikuntza handiko eskualdeen taldean kokatzen den bakarra. Hori dela eta, Europako Batzordeak Euskadi “bikaintasun-polotzat” hartzen du, berrikuntza-maila ertaina duen herrialde batean berrikuntza-maila handiko eskualdea izateagatik.

Euskadi en la UE

Euskadiren bilakaera RIS adierazlean

Lehenengo aldiz, Euskadik gainditu egin du EBren batezbestekoa. Zehazki, Euskadi %103,6an dago EB-27arekiko eta Europako 240 eskualdeen artean 93.a da.

Euskadi en la UE